Esne Beltzak agur esan dio Arrasateri, gustu oso gozoa utziz

0
957

Abesti ezagunenak eta azken diskokoak tartekatu ditu taldeak, publikoaren gozamenerako.

Azken bideoa: herritar bat.

Gau magiko eta energiaz beterikoa izan da nazio mailako eta nazioarte mailako taldeak eman duena bart.

Adin ezberdinetako ikus-entzuleek Monterrongo harmailak bete dituzte, eta oso gustura jarraitu dute kontzertua.

Ekitaldia Arrasateko Udalak antolatu zuen, eta posible egin dutenen artean ere Arrasateko Mauka Musikagintza dugu.

Esne Beltzak bere kantu ezagunenak eta azken diskokoak tartekatu ditu, eta Kimu Dantza Taldeak ere bertan parte hartu du.

Xabi Solano Maizaren taldeak beste behin konpromisoa erakutsi zuen taula gainean, eta publikoa dantzan, kantuka,… jarri du.

Abestietako bat Jul Bolinaga arrasatearri eskaini dio, eta oro har, agur goxoa izan da, 17 urteetako ibilbide oparoa eskainiz.

Gogoan izan taldearen azken kontzertua 2025eko otsailaren 1ean izango dela. Sarrerak aurrerago jarriko dira erosgai, eta kontzertuaren tokia aurrerago emango da jakitera.

Kontzertu berezi horrek kolaboratzaile guztiak elkartuko ditu. Taldeak bart Arrasateri agur esan dio, gustu gozoa utzita, betira arte Esne Beltza!

Erlazionatutako albistea:

“Guretzat gaurko Arrasateko kontzertua opari bat da; azken kontzertua otsailaren 1ean joko dugu”

2024ko ekainaren 24an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen