Yocosomascarillasdebagoiena plataformak bi aste inguru daramatza Arrasateko hainbat botiketan eurak egindako maskarak banatzen.
Hain zuzen, “Zarugaldeko, Erguingo eta San Andresko farmazietara eramaten ditugu, eta ondoren eurak arduratzen dira behar dituzten pertsonei bertan banatzen”.
“Gauza bera egiten dugu Bergarako Eki-lur parafarmazian eta Antzuolako botikan”. Gainera, “gurekin zuzenean harremanetan jartzen diren pertsonen eskariak ere jasotzen ditugu. Euren izena jasotzen dugu, eta euren izenean uzten ditugu aipatutako botiketan”. Izan ere, “eskaera izugarri handia da, eta jendeak eskatu eta eskatu ari da”.
Norberak ere etxean egin ditzake, eta horretarako ondorengo bi bideoak baliagarriak izan daitezke: