Eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketari ekingo diote asteburuan

0
876
ARRASATE PILOTA TALDEA

Bigarren urteko alebinak, eta infantilak, bi mailatan banatuta, lehiatuko dira, eta martxoaren 29ko jardunaldian jokatuko dituzte finalak. Besteak beste, Arrasateko pilotariek ere parte hartuko dute txapelketan.

Eskuz banakako lehia bukatuta, eskuz binakakoak hartuko dio lekukoa Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan asteburu honetan. Bigarren urteko alebinak eta infantilak, bi  mailan banatuta, lehiatuko dira. Besteak beste, Arrasateko pilotariek ere parte hartuko dute txapelketan.

Bigarren urteko alebinetan, 50 bikotek eman du izena, eta 9 multzo osatu dira. Eta infantiletan, 34 bikote lehiatuko dira lehenengo mailan, 6 multzotan banatuta, eta 47 bikote bigarren mailan, 9 multzotan.

 Bai alebinetan bai infantiletan, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, urtarrilaren 12ko jardunalditik otsailaren 9kora bitarte. Multzo bakoitzean 1. eta 2. postuan sailkatzen diren bikoteek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute, eta 3. postutik 6.era bitartekoek eskualdeko txapelketak, Ekialdekoa eta Mendebaldekoa. Hiru txapelketa horietan otsailaren 16ko asteburuan hasiko da bigarren fasea, eta ligaxka hori martxoaren 5ekora bitarte luzatuko da. Martxoaren 22ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdi guztiak. Eta finalak martxoaren 29ko asteburuan  jokatuko dituzte, oraindik erabakitzeko dauden egoitzetan.

 Bihar, Arrasate Pilota elkarteko alebinek  Ataungo Auzoeta frontoian jokatuko dute txapelketako lehen partidua Ataun 1 taldearen aurka arratsaldeko 17:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen