Testua: Arrasate Eskubaloi. Argazkia: MB artxiboa.
Urtero bezala maiatza amaitzearekin batera denboraldiko txapelketak amaitzen dira. Entrenamendu saioak arinagoak izaten dira, eta Gipuzkoako eta Euskadiko eskubaloiko selekzioek, beraien jokalariak hautatu ondoren, lagunarteko partiduak eta txapelketak jokatzen dituzte.
Denboraldi honetan Arrasate Eskubaloiak bere burua aurkeztu du federazioen aurrean lagunarteko partiduak Iturripeko kiroldegian jokatzeko aukera izan dezaten. Gauzak horrela, igande honetan, maiatzak 21, Euskadiko eta Gipuzkoako selekzioek beraien artean jokatuko dituzten partiduak ikusteko aukera izango dugu.
Arratsaldeko 16:30ean kadete mailako Euskadi eta Gipuzkoako neskek neurtuko dituzte indarrak. Ondoren 18:30ean jubenil nesken txanda izango da. Aukera paregabea izango da gure lurraldeko eta Euskadi mailako jokalariak gertutik ikusteko.
Animatu eta etorri Iturripera eskubaloiaz gozatzera.




