Eskubaloiko Euskal Ligak 16 talde izango ditu 2020-2021 denboraldian

0
401
Herrero

Eskubaloiko Euskal Federazioaren komunikazio ofiziala jaso du Arrasate Eskubaloiak, eta bertan jakinarazi du ez dela jaitsierarik izango, baina bai igoerak.

Azkenean, Ford Mugarri taldeak Euskal Eskubaloi Federazioaren jakinarazpen ofiziala jaso du. Federazioak aurten jaitsierarik ez izatea erabaki du, baina bai igoerak. Hori dela eta, Urdaibai ET (Bizkaia) eta Usurbil KE (Gipuzkoa) Euskal Ligara igoko dira aurten. Talde bat nazionalera igotzeko zain ligak 16 talde izango ditu.

Patxi Garcia Ford Mugarri taldeko entrenatzaileari ez zaio bidezkoa iruditzen federazioak hartutako erabakia. “Nire ustez, bidezkoena izango litzateke jaitsierarik eta igoerarik ez izatea, igo diren taldeek ez baitituzte euren ligak irabazi. Gainera, datorren urtean dentsitate handiagoa izango da, eta printzipioz jaitsi beharko ez liratekeen ekipoak kaltetuta egongo dira. ” Bestalde, Garcia kezkatuta agertu da jokatzeko datarik ez dagoelako. “Liga 16 taldetara zabaltzeak beste hilabete bateko lehiaketa ekarriko du, beraz, orain arte partidak banatzeko arazoak egon badira, hemendik aurrera askoz gehiago izango ditugu.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen