“Eskua ia moztu zidaten, Arrasatera bizitzera etorri behar izan gara”

0
2071

“Cristian deitzen naiz, kolonbiar nazionalitatea daukat, eta han nire emaztea eta biok enpresa txiki bat sortzeko ideia izan genuen”.

“Oheburukoen enpresa bat genuen eta ondo zihoan, Jainkoari esker, eta gerrillak enpresa bat sortua genuela jakin zuzenean, mezuak iritsi zitzaizkigun estortzio bat ordaindu behar genuela adieraziz”.

“Eurek estortsioari ‘Libre comercio y seguridad’ deitzen diote. Lau hilabeteko epea eman ziguten hemengo 8.000-10.000 euroren bezainbesteko dirua eurei ordaintzeko”.

“Enpresa, baina, funtzionatzen hasten zebilen, bezero askorik ez genuen, eta ezin izan genuen diru hori ordaindu”.

“Egun batean, iazko abenduaren 19an, lantokira gindoazela gure etxetik, gune urbano batetik, enpresara, landa-gune eta mendialde batean zegoena, armatutako bi gizon geldiarazi gintuzten”.

“Esan ziguten gerrillako partaideak zirela, eta mezuetako diru kopurua exijitu ziguten. Guk erantzun genien diru hori ez genuela, eta gezurtitzat jo gintuzten”.

“Kotxe zahar eta oso merke batean geunden, eta eurek matxetea hartu eta besoan zauritu ninduten, ia besoa moztu zidaten: hezurretako bat, tendoiak, nerbioak, zainak,… ebaki zizkidaten”.

“Eurek ihes egin zuten, nik nire besoari heldu nion, eta nire emazteak tornikete bat egin zidan. Nire anaiari hots egin genion, enpresatik etorri zen eta motozikletan Ospitalera eraman ninduen”.

“Ospitalean esan zidaten zauri larria zela, eskua galdutzat eman zuten, eta berau anputatzeko asmo zutela. Nik ezetz erantzun nien”:

“Desesperatuta nengoen baina eskatu nien eskua jos ziezadatela. Eurek erantzun zidaten egin ahal zuten dena egingo zutela, mugikortasuna berreskuratu nezan, behintzat bi urteko epean”.

“Nik eskuan ez dut sentikortasunik, ez ditut sentitzen beroa, hotza,… Soilik eskuko zati batean izan ezik. Ez naiz objektu bat eskuarekin hartzeko ia kapaz”.

“Objektu handi bat eskuarekin hartzen badut, sentitzen ez dudanez, jausi egiten zait. Sukaldeko plater bat esaterako, egoera zaila da”.

“Ospitalean egon ondoren, etxebizitzan osatzen jarraitzen ari nintzela, heriotza-mehatxuak iritsi zitzaizkigun: Ordaindu ezean, desagerraraziko gintuztela, eta erasoa ohartarazpen bat izan zela”.

“Ondorioz, erabaki genuen erremintak eta makinak saltzea eta hona etortzea bizitza berri bat hasteko. Hemen galdetzen didate ea zergatik ez nuen Kolonbian Polizian salaketa aurkeztu. Erantzuna oso erraza da”:

“Zuk salatzen baduzu eta beste herrialde batera bizitzera etortzen bazara, zu ez zaituzte zuzenean kaltetuko baina nire familiak (anaiak, ama,…) han jarraitzen du. Ondorioz, norberak egin dezakeen gauza bakarra da handik ixilik joatea, negozioa itxi ostean”.

“Gutxi gorabehera hilabete bat daramagu emazteak, alabak eta hirurok Espainian, parrokoak eta beste pertsona batzuek lagundu gaituzte Arrasaten etxebizitza izateko”.

“Honek erakusten du leku denetan jende ona dagoela, eta ni laguntzen nauenari laguntzen diot. Nire emaztea ahurdun dago, sei hilabeteko haurdunaldia darama”.

“Zaila da bakardadean hastea bizitza berri bat herrialde ezberdin batean. Are zailagoa familiarekin, baina norbera ez da makurtu eta atzera begira geratu behar”:

“Norbera altxatu egin behar da eta aurre egin behar du. Gogorra da baina saiatzen naiz horretan ez pentsatzen, baina hemen lana aurkitzeko desabantaila bat daukat”:

“Esku batek ia ez dit funtzionatzen baina beste eskuak bai. Lan baterako beste hautagaiak bi eskuak ondo baditu, zeini emango zenioke lana? Nik gura dut nire familiari bizitza duin eta zoriontsu bat eman”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen