Eskoriatzar batek ustez Eskoriatzako taberna bateko langileak kutsatu ditu

3
3991

Beste taberna bat gutxienez 2. fasera egin behar izan du atzera badaezpada. Eskoriatzako udalekuen gaurko jarduera eten egin behar izan da badaezpada.

Argazkiak: herritar bat eta Google Maps.

Koronabirusaz kutsatutako eskoriatzar batek, ostalaritza lokal ezberdinetan ibili ostean, Eskoriatzan neurriak hartu behar izan dira.

Esate baterako, Azkoaga Enea hotel ohiko taberna itxi behar izan dute, eta bertako langile batzuek positibo eman dute, Udaltzaingoak baieztatu bezala. Beste taberna bat, Inkernu, ez da itxi behar izan baina 2. fasera itzuli da.

Testuinguru honetan, Eskoriatzako udalekuetako gaurko jarduera eten behar izan da badaezpada. Txirikila elkarte antolatzaileak ziurtatu du fokuaren gaineko “jarraipena egiten ari garela, gertatuko denari adi”.

Txirikila elkarte antolatzaileak azaldu du “oraingoz ez ditugula udalekuak bertan behera utzi, baina beharrezkoa balitz hala egingo genuke”. Eskoriatzako fokuari dagokionean ere, herritar bat Errioxako herrixka batetik itzuli behar izan da.

Eskoriatzako Udalak adierazi duenez “Osakidetzakin harremanetan” dago eta “bertatik jakinarazi zaigula hartu beharreko neurri guztiak hartzen ari direla”.

Udalak azaldu duenez, “momentuz ez da protokolo berezirik ezarri”, baina norbera arduraz jokatzera dei egin du, hau da, “distantzia soziala mantendu eta eskuak sarri garbitu”.

Udalak “lasaitasun mezua zabaldu nahi du, eta ahoz aho zabaltzen ari diren txutxumutxuak albora uzteko eskatzen dizuegu, egin beharreko guztia egiten ari direlako”.

Erakunde publikoak hitzeman duenez, “informazio berria dagoen heinean zabalduko dugu”.

Albistea osatzen gabiltza

3 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen