Itxiera goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00etara izango dela iragarri du Aldundiak. Trafikoa Eskoriatzako herrigune barrutik bideratuko da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohartarazi duenez, Eskoriatzan, GI-627 errepideko zubia konpontzeko lanak direla, datorren asteazkenean (irailak 21), bidea bi noranzkoetan moztea aurreikusita dago.
Mozketa saihesbide osoari eragingo dio, Aingeru Goardako biribiletik eta Intxaurtxoetako biribilera itxita egongo baita.
Errepide zati hori irailaren 21eko 9:00etatik 19:00etara itxiko da. Itxierak irauten duen bitartean, trafikoa Eskoriatzako herrigunetik desbideratuko da.