Eskoriatzako positiboaren aurreran, lasaitasun mezua zabaldu du bertako udalak

0
1312

Eskoriatzan agertu diren Covid kasuak direla eta, Eskoriatzako Udalak jakinarazi nahi du Osakidetzakin harremanetan dagoela eta “bertatik jakinarazi zaigula hartu beharreko neurri guztiak hartzen ari direla”.

Udala Osasun Sailarekin harremanetan dago, eman beharreko urratsak eman ahal izateko. Momentuz ez da protokolo berezirik ezarri, baina azpimarratu behar da “garrantzitsuena gutariko bakoitzaren ardura dela, norberak hartu beharreko neurriak hartzea hau da, distantzia soziala mantendu, musukoa erabili eta eskuak sarri garbitu”.

Bestalde lerro hauek aprobetxatu nahi izan dituzte “lasaitasun mezua zabaltzeko, eta ahoz aho zabaltzen ari diren txutxumutxuak albora uzteko”, izan ere “egin beharreko guztia egiten ari direlako. Informazio berria dagoen heinean zabalduko dugu”..

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen