Eskoriatzako AP-1eko irteera itxi egingo da asteazken gauean

0
493

Itxierak lau ordu iraungo du, maiatzaren 18ko 00:00etatik 04:00etara.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Bidegi foru agentziak jakinari duenez, datorren asteazkenean, maiatzaren 18an, AP-1eko 123 irteera (Eskoriatza-Aretxabaleta-Leintz Gatzaga) itxi egingo da Gasteizko noranzkoan. Itxierak lau ordu iraungo du, 00:00etatik 04:00etara, eta denbora tarte horretan, Eskoriatza, Aretxabaleta edo Leintz Gatzagara joan nahi duten gidariek Arrasateko 130 irteera erabiltzea gomendatzen zaie, eta GI-627 errepidetik jarraitzea.

Foru agentziatik adierazi dutenez, itxiera beharrezkoa da irteerako erreiaren bazterbidean ormigoizko babes-hormak jartzeko eta hor dagoen ezponda egonkortzeko lanak hasteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen