Maialen Sanchok eta Manex Larrañagak ere podiuma lortu dute

0
487

Argazkiak: Dorletako Ama TXE.

Pasa den larunbatean, Arrasateko lasterketaren ondoren, Eskolarteko txirrindularitza denboraldiak aurrera jarraitu zuen, Urretxun txirrindulariek azken aurreko lasterketa izan baitzuten.

Aurrekoetan bezala izugarrizko mailari eutsi zioten Urretxuko kaleetan zehar. Benjaminek 2 itzuli eman zizkioten zirkuitoari, eta primeran pasa zuten denek.

Alebinek 4 itzuli egin zituzten eta hemen aurrekoetan bezela Dorletako Amako Txirrindulariekin osatu zen nesken podiuma, oraingo honetan Maialen Sancho izan zen hirugarrena, Ainhoa Plaza bigarrena eta Katixa Navarro lehena.

Azkenak infantilak izan ziren 8 itzuli emanez zirkuitoari. Nagusienek izugarrizko lasterketa egin zuten, lehen itzulitik dena ema zuten eta ondo lehiatutako sprintean bukatu zuten lasterketa hasierako taldeak. Dorletako Amako Manex Larrañaga sartu zen hirugarren postuan. 

Orain gure txirrindulariak datorren larunbateko Antzuolan egingo den lasterketara begira daude.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen