Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa.
Arrasateko Udaleko Ingurumen Eskolak, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin bat eginez, Arrasateko ikasle eta irakasle guztiak motordun ibilgailuak alde batera utzi eta eskolara oinez joatera animatu nahi ditu irailaren 16tik 22ra ‘Eskolara Oinez’ ekimenarekin. Horrez gain, Herribusa doakoa izango da Mugikortasun Astean ere.
Aurten ere, azken 6 urteetan bezalaxe, Arrasate Herri Eskolako 4. 5. eta 6.mailako ikasleek parte hartuko dute “Eskolara Oinez” egitasmoan. Egun horietan, Ingurumen Eskolako irakasleek gidatuko dituzte eskolaraino iritsiko diren bi ibilbideak; bata Biteritik irtengo da eta bestea, Kurtzetxiki plazatik.
Horrez gain, irailaren 16tik 22ra Herribusa doakoa izango da. 3 linea ezberdinak doan erabiltzeko aukera izango dute herritarrek. Honela, Udalak, garraio publikoa ezagutarazi eta bere abantailez ohartaraztea du helburu.