‘Eskola bisuala’ hezkuntza inklusiboagoa baterako lanean ari da Umezaintza

0
404

Argazkia eta bideoak: Arizmendi Ikastola.

Orange fundazioak antolatzen duen ‘Eskola bisualak’ programan parte hartu du Umezaintza guneak 23/24 ikasturtean. Irudien erabileraren bidez hezkuntza inklusiboago bat lortzea helburu duen ekimen honetan, Umezaintza izan da Euskal Herriko lehen ikastetxea.

Inguruko beste ikastetxe batzuk ere egitasmo honetan parte hartzera animatu daitezen, Orange fundaziotik programa honen berri emateko eskatu diete. Izan ere, datorren maiatzaren 15ean 24/25 ikasturtean Eskola bisula izan nahi duen irakasle eta ikastetxe guztientzat doako online saio bat eskainiko da.

Estatu mailan 50 ikastetxe Eskola Bisual gisa akreditatu dira hezkuntza inklusiboan egindako aurrerapenagatik. Horien artean Arizmendi Ikastolako Arrasateko Umezaintza gunea dago, programa honetan oraingoz dagoen eskola bakarra, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aniztasuna eta irisgarritasuna dira gaur egungo gizartean gero eta ezagunagoak dituen kontzeptuak. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da ikasle-talde desberdinen premia bereziei erantzun egokia eta eraginkorra ematea, hala nola, ikasteko eta komunikatzeko erronkei erantzuteko. Eskola bisualen ikuspegi honek aintzat hartzen ditu garapen kognitiboaren errealitate askotarikoak zein interakzio eta adierazpen trebetasunak, guztiontzako hezkuntza-ingurune aberastua ahalbidetuz.

‘Eskola Bisualak’ programak

Orange Fundazioak antolatzen duen ekimen honi esker, 1.500 maisu-maistrek baino gehiagok beren ikastetxeetan inklusioa bultzatu dute,
irisgarritasun kognitiboa errazten duten tresna bisualak erabiliz. Haur eta lehen hezkuntzako 18.500 ikaslek jaso dute prestakuntza, aholkularitza eta baliabide-plataforma bat ikasturte osoan zehar.

Haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetako maisu-maistrak prestatzea helburu duena, ikastetxeek ikusmenaren erabileraren bidez gero eta hezkuntza inklusiboagoa izan dezaten. Eskola Bisualek, gainera, materialen eta baliabideen plataforma baterako sarbidea eman die, bai eta aholkularitza pertsonalizatua ere, eraldaketa horretan laguntzeko.

Ekimen honetan parte hartzen duten ikastetxeek ikusizko tresnak ezartzen dituzte beren eguneroko irakaskuntza-programazioan. Baliabide hauek ikasle guztien inklusioa errazten dute, ingurunea ulertzen laguntzen dute, baita gizarte-egoerak ere, hala nola, jokabide-erregulazioa eta komunikazioa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen