ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO ETA ESKERRIK ASKO!!!
Ibai-Artetik argi geneukan zuek zaretela gure txertoa, eta hala izan da! Itxita egon ginen bitartean web orrialdea martxan jarri genuen momentutik hona Ibai-Arteko saltokietako deskontu kupoietan ia 80.000€-ko salmentak izan ditugu eta!
Orain, gure establezimenduak zabaldu ditugula, Zu Zara Gure Txertoa web orrialdearen bitartez erositako bonuak trukatu ahal izango dituzue, animatu!
Eskerrik asko zuzaraguretxertoa.eus web orrialdean bonuak erosteagatik! Zuen elkartasunak Arrasate bizirik mantentzea lortuko du!
Eta oraindik zuen kupoia/k ez baduzue/badituzue, garaiz zaudete hurrengo egunetan gehiago erosteko. Gainera, erosketa-prozesua erraztu dugu, ordainketa kreditu-txartelaren bidez jarriz. Aprobetxatu!
Eta datorren astetik aurrera adi egon, deskontu bonu hauek beste promozio batzuengatik aldatuz joango gara eta, beti zuentzat onena eskainiz.