Eguerdiko 12:10 aldera, suhiltzaileek abisua jaso dute, Olandixoko tunelaren inguruan, San Andresko aldean, eskabadora txiki bat sutan zegoelako. Eskabadoraren gidariak azaldu digu “eskabadora baserri batetik bestera eramaten” ari zela. “Halako batean eskabadorak matxura izan du eta sua piztu da”.

Suhiltzaileak iritsi orduko, eskabadorak kalte handiak zituen. “Sustoa” izan da baina zorionez inor ez da zauritu. Ertzaintza ere bertaratu egin da, eta Olandixoko tunelaren errei bat itxi behar izan du, Markelete ingurutik Mugarritte ingurura doana.
