ESK-k elkarraratzea antolatu du Ospitaleko atean

0
406

Gaur goizean, sindikatuko kideak eta Debagoieneko ospitaleko langileak goizeko 10.30ean bildu dira, “Zerbitzu publiko duinen alde” eta “Osasun publikoa ez pribatizatzearen alde” protesta egiteko.

Ospitaleko ateen aurrean, ESK sindikatuko kideak eta Debagoieneko ospitaleko langileak bildu dira. Kontzentrazioa ia ordubetez luzatu da, eta hainbat kantu abestu dituzte bertaratutakoek.

Irakurritako testua:

Duintasuna, gestio zuzena, publifikazioa eta Zerbitzu Publikoen hedapena.
2008.ko krisialdi finantzarioak eztanda egin ondoren, sistema neoliberalaren erantzun bakarra haien pilaketarekin jarraitzea izan zen, haien etekinak handituz desjabetze estrategiaren bitartez.

Sistema kapitalistak geroz eta zapalduago zegoen langileriaren lan-baldintzen prekarizazioari indar handiagoz ekin zion eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren herritarrok, hainbat borroken ondoren, lorturiko Babes Sozial sistemaren aurkako erasoa areagotu zuen. Finantzia-kapitalak eragindako krisialdiaren erdian langile publikoen kontrako kanpaina
bortitza hasi zuen; gu, langile publikoak pribilegiatuak ginen, ez ginen solidarioak, alferrak, nekez lorturiko eskubideak eta lan-baldintza duinak pribilegioak bilakatu zituzten.

Kanpaina horrek gainera, zerbait ezkutatzen zuen ere; soldaten %5aren murrizketa (kasu askotan oraindik berreskuratu ez dena), langile publikoen artean %25eko behin-behinekotasuna zegoela eta zerbitzu-publiko asko enpresa zein entitate pribatuen bitartez betetzen zirela formula ezberdinekin (azpikontratatzeak, kontzertu-ekonomikoak, entitate pribatuekin lankidetzak… ) Diskurtso hegemonikoak gestio pribatua eraginkorrago eta efizienteagoa zela ezartzen zuen. Honek praktikan Zerbitzu publikoen desegitea suposatu zuen eta feminizatutako sektore horren lan-baldintzen prekarizazioa ere, genero arrakala eta pobreziaren feminizazioa ere suposatu zuelarik.

Gure bizitzetan Covid-aren agerpena eta horrek eragindako pandemiaren eraginak heroietan bilakatu gaitu, batez ere osasun langileei. Nola ez gara heroiak izango Administrazio publikoek larrialdi honi aurre egiteko gai izan ez baldin badira, aurreko pribatizazioen ondorioz baliabide, aurreikuspen eta pertsonal falta egon baldin bada?

Langileriak segurtasun falta zuen bitartean, azpikontratetako milaka langile ziurgabetasuna jasaten zuten bitartean, arduradun publikoek hauen lana eskertzen zuten bitartean, milaka eta milaka pertsona hiltzen zirenean edo UCIetan sartzen ziren bitartean, arduradun politiko ezberdinek “koma ekonomiko”-ari buruz hitz egiten zuten, beste behin ere haien ondasunak
gure bizitzen aurretik jartzen zituztelarik.

Honen aurrean ESK-k bizitzak erdigunean jarri behar direla aldarrikatzen du eta honekin batera hau posible egiten duten kolektiboa ikustezinak. Kolektibo hauek, gehiengo batean emakumez osotuaz, gutxietsiak eta prekarizatuak izanik, ezinbestekoak dira krisialdi hau eta datozenei aurre egiteko. Hau ez delako COVID-19-k eragindako krisia, sistema kapitalista
heteropatraiarkalak eragindakoa baizik.

Sektore askoren balioa eta beharra agerian geratu dira egun hauetan , haien funtzio soziala eta ezinbestekotasuna, hau horrela izan da hezkuntzarekin ere. Argi dago guztiz beharrezkoa dela hezkuntza sistema publikoa eta duina non haur eta gazte guztien aukera-berdintasuna, hezkidetza eta inklusioa bermatuko diren.

Honen aurrean amankomuna defenda dezagun, duindu ditzagun zerbitzu publikoak eta bide batez publikoan lan egiten duten langileak, haien lan-baldintzak hobetuz, behin-behinekotasunarekin eta prekarietatearekin bukatuz. Ezin bestekoa da sektore guztietako kudeaketa zuzena, gardena eta demokratikaoa (errezidentziak, zerbitzu sozialak…) eta orain arte pribatizaturiko zerbitzuen birpublifikazioa (garbikuntza, eskola jantokiak, larrialdiak…).

ESKrentzat, orain arte aurreikusi ez diren Zerbitzu publikoen hedapena egiteko ordua ere bada, zaintza lanetara esate baterako, etxearen esparruan garatzen direnak eta gehienetan emakumeentzako beste zama bat suposatzen dutenak. Hori gabe ezinezkoa da emakume eta gizonen arteko berdintasunaz hitz egitea.

Aurrera goaz ala atzera goaz. Mugarik gabeko kontsumo paradisu batean bizi diren norbanako autosufizienteen ametsa amesgaizto gertatu da, perotsonentzat zein planetarentzat. Etekin pribatua ala zerbitzu publikoak, kapitala ala bizitza, etsipena ala borroka. Indibidualismoa ala antolakuntza kolektiboa. ESKn garbi ditugu gure aukerak. Piztu dezagun etorkizuna!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen