‘Escapadas con Joseba Arguiñano’ saioak zenbait arrasatear elkarrizketatu ditu

0
1898

ETB2ko saioa Gesalibarren izan da eta Jentil-Ola elkartean hegaluzea prestatu du. Hortaz gain, Jose Angel Barrutiabengoa eta Judy Biallosterski elkarrizketatu ditu, besteak beste.

Argazkiak: MB Artxiboa

Hiru lagun elkarrizketatu dituzte gutxienez, Arrasate Zientzia Elkarteko Jose Angel Barrutiabengoa adibidez:

Historialari arrasatearrari eskatu diote azaldu ditzala AZEren funtzionamendua, elkarte honek Gesalibarren aurkitutako erromatar garaiko hainbat arrasto, eta indusketa baten nondik norakoak.

Saioak ere erakutsiko du Joseba Argiñanok eta Jose Angel Barrutiabengoak Gesalibarko Jentil-Ola elkartean hegaluzea prestaketa lanetan.

Hortaz gain, ‘Escapadas con Joseba Arguiñano’ Judy Biallosterski arrasatearrarekin ere izan da, hau da, Centro Ecuestre Zabalain delakoaren zuzendaria. Egitasmo honek ekinoterapia lantzen du.

ETB2eko saioa ere Aita Menni Ospitalean laguntza ematen duen pertsona batekin elkarrizketa egin du.
Erreportajea urrian edo azaroaren hasiera aldean emititzea aurreikusten du EITBek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen