Ertzaintzaren komisaria behin-behinean itxiko da koronabirusagatik

0
1586

Bertako ikerketetako agenteek “Bergarakoan lan egingo dute, batez ere” herritarren joan-etorrien harira “jarritako isun ugariei irtenbidea emateko”. Bitartean, herritarren segurtasunerako agenteek “lan horretan jarraituko dute”.

Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman du 11 komisaria itxiko dituela behin-behinean, koronabirusaren ondorioz.

Herritarrekiko Arreta Bulegoak delakoak dira, eta horietako bat Arrasatekoa da. Helburuak dira “indarrak batzea eta kutsatzeak saihestea”.

Segurtasun Sailak gaur jakinarazitako aginduaren arabera, Arrasateko komisariako ikerketa taldeetako agenteek “Bergarako komisarian jarraituko dute lanean, batez ere” herritarren joan-etorrietan jarritako “isun ugariei irtenbidea ematen”. Bitartean, herritarren segurtasunerako ertzainek “lan hauek egiten jarraituko dute”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen