Ertzaintzaren komisaldegiak bihar arreta egiteari berrekingo dio

0
1078

Arrasateko komisaria honek martxoaren bukaeran ateak itxi behar izan zituen. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur iragarri duenez, Arrasatekoak bihar (asteartea) herritarrei arreta egiten hasiko da berriro. Goizez egingo du.

Gipuzkoa etorbideko komisaria itxi zuten koronabirusaren alarmaren ondorioz. Orduan, Segurtasun Sailak iragarri zuenez, bertako ikerketetako agenteek “Bergarakoan lan egingo dute, batez ere” herritarren joan-etorrien harira “jarritako isun ugariei irtenbidea emateko”.

Bien bitartean, herritarren segurtasunerako agenteek “lan horretan jarraituko” zutela iragarri zuen Jaurlaritzak.

Ondorengo komisariak ere ateak berrirekiko dituzte: Donostiako Amara, Gasteizko Olagibel, Aguraingoa, Bilboko Zabalburu eta Txurdinaga, Erandio Goikoa, Loiu, Bermeo, Plentzia eta Portugalete.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen