Ertzaintzak orkatz bat erreskatatu du osin batetik Arrasaten

0
1604

Argazkia: UVR Ertzaintza.

Ertzaintzako Erreskate Unitateak Arrasateko osin batean harrapatuta zegoen orkatz txiki bat erreskatatu du gaur eguerdian. Orkatza egoera ezin hobean zegoen leizean aurkitu dutenean, eta aske utzi ahal izan dute erreskatatu ondoren. Ertzaintzak eskerrak eman dizkie, sare sozialen bidez, SOS Deiak-era deitu duten pertsonei, gertatutakoaren berri emateko.

https://fb.watch/hdSkUslEP8/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen