Ertzaintzak kontrola jarri du Epelen, Arrasateren itxiera perimetralean

0
1850

Gaur goizeko 6:00etan indarrean jarri da Arrasateren eta EAEko beste udalerrien itxialdia, koronabirusaren testuinguruan. Goizeko 8:30 aldera Ertzaintzak kontrola jarri du Epele inguruan.

Jaurlaritzak atzo iragarri zuen Arrasatetik eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalerrietatik ezin da irten, baldin eta lanera, ikastera, sendagilearengana edo senitartekoak zaintzera ez bada. 

Arrasateren mugetako errepideetan (Epele, Mugarritte, Gesalibar, Kanpazar) trafikoak normaltasun itxura dauka.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen