Udaltzaingoa Arrasatera Araba etorbidetik sartzekoak diren ibilgailuak Alfonso VIII kaletik bideratzen ari da. Bitartean, Ertzaintzak Musakolara Eroski paretik sartzen diren ibilgailuak kontrolatzen dihardu.
Maritxu Kajoiko ez-jaien testuinguruan, bi poliziek kontrol bana jarri dute momentuz, arratsaldeko 18:00ak ingurutik. Uribarri etorbidean eta Nafarroa etorbidean ere kontrol bana jartzekoak dira, Udaletik iragarri izan dutenez.

