Ertzaintzak Arrasateko joko aretoan makina bat konfiskatu du

0
1316

Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizunen Unitateak asteazkenean makinak konfiskatu zituen, Arrasaten eta beste 8 udalerritan. Izan ere, ustez makina horiek “homologatu eta baimendu gabeko sistema interkonexionatu bat erabiltzen zuten”.

Ertzaintzak orain gutxi, Jokoen Ikuskaritzaren alorrean, ustez “homologatu eta baimendu gabeko sistema interkonexionatu bat” atzeman du 12 joko-etxe eta bingo batean.

Joko areto horietako bat Arrasaten dago. Bertako gutxienez makina bat eta goian aipatutako beste lokaletako hainbat makina elkar loturik zeuden sistema baten bidez.

Badirudi “Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak ez zuela sistema hori homologaturik ezta baimenduta ere”. Atzemandakoa “sistema interkonexionatu baten ezaugarri guztiak ditu”.

Ertzaintzak joko aretoetan azteketak egin zituen, eta ondorioztatu zuen sistemak “ez zituela baldintzak betetzen orain arte ustiatutako eran ustiatua izateko”. Ustez, jarduera hori “Jokoen Arauen arau-hauste larri bat” izan da.

Elkarri konekaturiko makinak Bilbo, Basauri, Getxo, Arrasate, Irun, Zarautz, Galdakao eta Durangoko areto jokoetan eta Gasteizko bingo areto batean zeuden.

Horretan oinarriturik, Ertzaintzak asteazkenean lokal horietatik aipatutako makinak konfiskatu zituen, aldi berean. Gainera, sistema susmagarria zigilatu zuen. 14 makinetan 42 jokalarik apustu egin zezaketen.

Ertzaintzak adierazi duenez, bere Joko eta Ikuskizunen Unitateak “egunero” lokaletan ikuskapenak egiten ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen