Atzo (ostirala) gaueko 21:45ak aldera Olarte kaletik zihoan 20 urteko gizonezko bat miatu zuen Ertzaintzak eta “50 gramo pastillatan eta dirua” atzeman zizkion. Bertara bi polizia-patruila bertaratu ziren, eta gaztea atxilotu ez zuten arren, “ikertua bezala dago droga-trafikoagatik”.