Ertzaintzak 16 urteko gazte bat atxilotu du emakume bati poltsa lapurtzeagatik

0
2141

Ertzaintzako agenteek 16 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, larunbata, Arrasaten, indarkeria bidezko lapurreta-delitu baten ustezko egilea izatea egotzita. Atxilotuak poltsa bat kendu zion adineko emakume bati tira eginda. Aurpegian zaurituta, ospitalera eraman behar izan zuten anbulantzian.


Arratsaldeko zortziak aldera, Ertzaintzak jakin zuen emakume bat lapurreta baten biktima izan zela Arrasateko kale batean. Patruila bat berehala bertaratu zen, eta egiaztatu zuen biktimak kolpeak zituela aurpegian eta odola zeriola ezpainetik. Emakumeak esan zuen gazte batek indarrez poltsa bat kendu berri ziola, eta lurrera erori zela. Gainera, lapurrak ihes egin aurretik telefono mugikor bat eta garraio-txartel bat galdu zituela adierazi zuen.


Ertzainek bi artikuluak jaso eta inplikatuaren bila hasi ziren, eta emakumea Arrasateko Ospitalera eraman zuten. Handik gutxira, ustezko egilearen deskribapen fisikoarekin bat zetorren gazte bat aurkitu zuten handik gertu. Gainera, gertakarien lekuan aurkitutako telefonoaren eta txartelaren jabea zen. Ertzaintzak atxilotu egin zuen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen