Ertzaintza eta Udaltzaingoa Monterronera bertaratu dira

19
2806

Bart gaueko 22:15 aldera gutxienez herritar batek larrialdi-zerbitzuei hots egin zien, ohartaraziz Monterron inguruan liskar batean zenbait pertsona ari zirela, eta gutxienez labana bat erabiltzen ari zirela. Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren zenbait patruila laster batean bertaratu ziren, baina ordurako ez zegoen inor.

19 IRUZKIN

  1. Labana batekin borrokan, eta udaltzainak pertsonatu egiten dira? Zertarako? Beren burua defendatzeko tresnarik ez badute!!! Nola defendatuko dira arma zuri baten aurrean, gozoki eta hitz politekin? Herri honek Udaltzaingo behar den mailan eta behar diren baliabideekin merezi du, egunen batean zoritxar bat izango baita, eta esango dugu pertsona ona zela.

    • Negligentziak??? Ez jaurti eta eskua ezkutatu… aipatu baten bat… Errespetu falta iruditzen zait zure partetik horrela definitzea.
      Arazoren bat izango duzunean, ez deitu alper, kexati eta inkonpetente koadrila horri, deitu zure amatxori berak beti arazoak konpontzen baititu…

    • Zer nahi dugu egitea, beren burua defendatzeko ere ez dutenean? Zer motatako udaltzaingoa nahi dugun pentsatu beharko genuke, eta horretan oinarrituta, lana egiteko behar diren tresnak eman. Ez dezagun nahi boli batekin eta hitzaren dohainarekin (batzuek ez baitute) armekin borroka jendetsu batera joatea.

        • Zer den “el equipo A” ez dakit, baina agian pistola eraman beharko lukete, bai, edo gutxienez deskarga elektrikoak ematen dituzten hoietakoak.
          Zergaitik ez? Nola gailendu behar dira bestela albistean aipatutako egoeran??

          • Ba agian gauza ez da gailentzea.. baina bertaratuz gero alde egin dezakete, edo agian testigo izan zerbaitarria gertatzen bada!!!

        • El Equipo A???
          Baina ze tontakeri da hori? Akaso gipuzkoako herri batzutan ezik beste herri danetako udaltzainek ez daramate arma?
          Zein da arazoa?

          • Haber esan ze Gipuzkoako herritan dabizien Munizipalak armekin.
            El equipo A ez, batzuk hemen batzuk daukotzue Texaseko Rangerren komplejua.

          • Nik dakidala Donostin, Irunen, Hernanin, Pasaian… Eta Bizkaiara bazoiaz esango nuke oso herri txikitan ezik beste denetan eramaten dutela.. eta Euskal herritik kanpo Udaltzaingo danak daramate…

          • Andoain eta Donostia adibidez, Eibarren laister jarriko dizkie arma. Bizkaian Elorrio, Atxondo eta Abadiño izan ezik, beste guztiak eramsten dute.
            Euskal Herritik kanpo udaltzain guztiak ersmaten dute….

  2. Arrasatek arazo latza dauko. Segurtasunari dagokionez dexente okerrera egin dau eta herritar batzuek beste alde batera begiratzea nahiago dute. Eta ,tamalez, kalean labanak eta halakoak asko dabilz. Ea behingoz honetaz jabetzen garen.

    • Nik, pertsonalki, ez dut beste alde batera begiratzen, oso ondo dakit zein egoeratan dagoen gure herria. Gure politikarien (alderdi guztiena) erantzukizuna herriari segurtasuna ematea da, eta horretarako udaleko langileei beharrezko tresnak eman behar zaizkie. Erabakitzen badute ez dutela armarik eraman behar, ez diezaietela eskatu ekintza arriskutsuetan sartzeko.
      Arazoa guztiona da, gertaerak gertatzen ari baitira eta ez baitiogu udalari neurririk eskatzen, eta neurri horiek langileen babesa behar dute.

  3. Herri gisa ezin duguna da langile baten bizitza arriskuan jarri.
    Herri gisa armarik eraman behar ez dutela uste bada, ez genieke eskatu behar arrisku-egoera baten aurrean hurbil daitezen. Pibotak irekitzeko eta ixteko eskatu beharko genieke, ikastetxeetan egoteko eta abar.
    Baina arrisku-egoeretara joan daitezen nahi badugu, beren bizitza ahalik eta gutxien arriskatzeko beharrezko tresnak eman beharko genizkieke. Ba al diozu argiketari bati zer tresna eraman behar dituen? Eta zein hodi mota jarri behar duen iturginak?
    Zapatero a tus zapatos….. baina ematen zaion edo ematen ez zaion horrek dakarren erantzukizunarekin.

    • ” zapatero a tus zapatos”…ba hori berori, nor zara ba “herriaren” izenean hitzegiteko edo “herriak” zer nahi edo erabaki duen esateko???

      • Herritar bat gehiago naiz, horregatik eskatzen diet udaleko langileei beren lana segurtasunez egin dezaten. Segurtasunik ez badute, agian pentsatu beharko genuke zer lan mota egin beharko luketen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen