Errugbiko neskek ezin garaipena lortu, mutilek 21-3 irabazi dute

0
273

Gure bi taldeek sailkapeneko azken postuetatik irteteko borrokatu zuten atzo. Emakumeek Universidad de Bilbaorekin eta gizonek Menditarrekin.

Emakumeen Arrasate/Eibar taldeak berdegunean borrokatu egin zuen eguerdian, baina bilbotarrek 7-38 irabazi zuten.

Arratsaldean gizonen txanda izan zen, baita Mojategin ere, eta Baztango Menditarrak taldearen aurka irabazi zuten: 21 eta 3. Horri esker, talde zuri-morea sailkapeneko azken postutik irten da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen