Errugbiko berdegunea zaharberritzeko obrak martxan dira

0
435

Belar artifiziala hornitzeko eta instalatzeko, Udalak Obras y Pavimentos Especiales SA kontratatu du aurten. Lanen truke 374.582,68 € ordainduko dizkio (BEZ barne).

Udako geldialdia baliatuz, abian dira Mojategiko berdegunea berritzeko lanak, langileak hara eta hona lanean dabiltzala.

Obrak egiteko, Udalak aurtengo maiatzaren 5ean Obras y Pavimentos Especiales (OSPA) SA enpresari lanak esleitu zizkion.

Lehiaketa honetara beste bi enpresa ere aurkeztu ziren, baina Madrilgo enpresa nagusitu zen. Hitzarmenaren arabera, obrak egiteko epea “bi hilabetekoa” da.

Udalak azaldu izan duenez berdegunea 112 metro luze x 73’4 metro zabal da, eta egunotan bertako berdegune zaharra kentzen dabiltza.

‘Alfonbra’ berria jarriko dute eta berdeguneko gorabeherak lautzekoak dira. Gainera, drainatze instalazioaren zahartutako sareta ordezkatzekoak dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen