Errugbi berdegunea berrituta, “irailaren 15ean” ateekin erabilgai izango da

4
874

Udal-ordezkariek iragarri dute “gaur, abuztuaren 30ean, arratsaldetik aurrera berdegunea erabili daitekeela”. Berdegunea, errugbirako ez ezik, futbol-11rako ere prestatu da. Ateak “homologatuak eta portatilak” izango dira.

Errugbi zelaiako berdegunearen berritze lanak bukatuta daude, eta gaur udal-arduradunak obrak egindako enpresarekin, OPSArekin, izan dira bertan, lehen ikuskapena egiten.

Oraingoz lan batzuk egiteke daude, Obrak, Zerbitzuak eta Mantentze zinegotzia Kepa Urteagak azaldu bezala, “ateak jartzeko zuloak egitea eta ateak jartzea, gehienbat”.

“Ate berriak jada eginak daude, Zaragozako enpresa batek egin ditu, galbanizatuak izatea eskatu dugu eta altzairuzkoak dira, herdoildu ez daitezen”.

Aurrera begira, “ate berriak irailaren 11rako prest izango dira, eta egun berean ekarriko dituzte. Egun bat inguru beharko dute ateak bertan jartzeko”.

“Gaur, abuztuaren 30ean, arratsaldetik aurrera berdegunea erabili daiteke. Berdegunea asentatu ondoren, irailaren 15eko astean enpresak arrabotaketa bat egingo du”.

“Horren guztiaren ondorioz, irailaren 15etik aurrera berdegunea, ateak eta-guzti, erabilgai izango da, hitzarmenean adostu bezala”.

“Beraz, errugbiko denboraldirako prest izango da, eta gainera berdegune berriak gainditu ditu World Rugby-ren arauak edota homologazioa, adibidez amortiguazioari dagokionez”.

“Teknikariak bertan ibili ziren, betebeharrak bete ditu eta orain falta da Errugbiko federazioak eta Futboletako federazioak ere euren baiezkoa ematea”.

Futbolari dagokionez, “aldaketa bat izan da: lehen futbol-7ra bideratuta zegoen eta orain futbol-11rako dago. Horretarako ateak portatilak izango dira, homologatuta daudenak, eta beraz kendu eta jarri ahalko dira”.

“Lehen berdegune honetako zutoinak finkoak ziren, baina hemendik aurrera aldagarriak izango dira. Ordizia Errugbi Klubak ere halakoak ditu, eta abatibleak izango dira”.

Aurreikusitako preziotik “hiru aldaketa txiki izan dira, berdegunea futbol-11rako egokitu behar izatearen, obren hasierako lurpeko kanalizazioaren eta zutoi-ate berriak erostearen ondorioz”.

“Alabaina, prezio kontrajarri hauek txikiak izan dira, eta zelaia behar bezala prest utzi nahi izan dugu. Orain arteko zelaiak 16 urte iraun ditu, eta orain gura dugu berriak ere behintzat 13, 14 edota 15 urte irautea”.

Edonola ere, “legez badaukagu 8 urteko garantia bat, eta gauzak ondo erabiltzen badira denbora luzeagoa iraungo dute. Adibidez, errugbikoekin eta futbolekoekin adostu dugu aluminiozko takoekin ezingo dela jokatu”.

“Enpresak hala zehazten du, ezta belar naturalerako takoekin ere. Kontuan hartu behar dira aurreko denboraldian bi kiroletan izandako lesioak”.

“Gainera, aluminiozko takoak erabiltzean kautxozko geruza eta azpiko oinarria kaltetzen dira, pitzadurak sortuz. Osasunagatik eta mantentzeagatik behar bezalako takoak erabiltzea adostu dugu”.

4 IRUZKIN

  1. Pentxatzen nun udal gobernu berriarekin lehengo ohiturak bukatu zirela… Eta pena, haundiarekin ikusten dut Mariaren politikaren argazkia zuek ere segitzen duzuela…🤔

    • Ba bai, ze kritikatu kritikatu zauen Maiderrek berak zenbat argazki eta zenbat argazki, eta aste hontan bera toki danetan agertu da. Consejos vendo pero para mi no los quiero. Ez da Maiderren aldetik kritikatu duen dana orain berak egitea, bere estiloa hori da eta.

  2. Horrela potentziatzen da kirol minoritario bat?
    Futboleko ateak eta marrak ipintzen? Etzen hobeto izango hainbeste futbol zelai jarri beharrean haurrak beste kirol batzuetara bideratzea?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen