“Errugbiak aurreko garaiko zenbait jokalari batu gaitu, berriro ere, egungo amen taldean”

0
925

Testua eta argazkiak: Isei Barbero – ART.

Bizpahiru aste barru Arrasate Errugbi Taldeak emakumezkoen sailaren 30. urteurrena ospatuko du eta, horregatik, jokalari aitzindari horietako batekin solasaldia izateko aprobetxatu dugu.  Aitziber Zumalde (Arrasate, 1978) 1991-1992 denboraldian hasi zen errugbia praktikatzen beste 15 neskekin batera eta, bi urte berandura arte, 1993-1994 denboraldian, ekipo horrek partidu ofizialik jokatu ez bazuen ere, horixe bera izan zen ART-ko emakumezkoen sailaren hazia.

“13 urte nituela, koadrilako Iker Saizarren bitartez izan nuen kirol honen berri, eta probatzera animatu nintzen”, gogoratzen du Zumaldek.  Esan bezala, 1993-1994 denboraldira arte ez zuten norgehiagokarik jokatu ART-ko neskek:  “astean zehar entrenamendu saioak burutzen genituen eta, asteburuetan, mutilen partiduak ikustera joaten ginen.  Gogoratzen dut, partiduetako atsedenaldietan, baloia hartu eta praktikatzeko aprobetxatzen genuela”.

Irakurtzen jarraitzeko klikatu hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen