Errugbia eta areto futbola izango dira asteburuan Arrasaten [kirol prebia]

0
458

Errugbiak emango dio hasiera asteburuko kirol jardunaldiei. Kanpanzar Arrasatek AVK Gipuzkoa Sortzen taldearen aurka jokatuko du 16:30etan Mojategin zaleen aurrean. Hasiera batean, partida parekatua izango dela dirudi, izan ere, bi taldeak antzera datoz sailkapenean, nahiz eta aurkariak garaipen bat gehiago izan eta Julen Barrutiaren mutilek afizioaren babesa izango duten.

Areto futboleko hirugarren mailan, Mondratek Lauburu KE Ibarra taldea izango du aurrez aurre 17:30etan Musakolan. Mondrate denboraldi bikaina egiten ari da, 2. postuan sailkatuta jarraitzen du. Zapatuan, azken bigarren postuan dagoen Ibarrako taldea izango dute arerio.

Mondragon Unibertsitateko gizonek Iruki Take-ren aurka jokatuko dute zapatuan, 18:00etan Tolosan. Arrasatearrak azken asteetako bolada txarrari itzulia emateko helburuarekin kantxaratuko dira, sailkapenean hiru postu gorago dauden tolosarren aurka. onari jarraipena ematen saiatuko dira

Eskubaloiari dagokionez, Mugarri Ingouk MEK Eibar Eskubaloia taldearen aurka jokatuko du etxetik kanpo 18:30etan. Ane Herreroren mutilek ez dute norgehiagoka erraza izango sailkapeneko hirugarrenaren aurka. Azken asteetan 4 partidutik 3 irabazi dute, eta asteburuan bolada

Mondragon Unibertsitateko emakumeak Logroñora egingo dute bidaia, Bosonit Unibasket taldearen aurka neurtzeko. Zapatu arratsaldeko 19:00etan jokatuko dute liderraren aurka. Azken jardunaldietan taldean hobekuntza nabari izan da, baina arerio gogor bat izango dute aurrean asteburuan.

Domeka goizean, 11:30ean Mondrako gizonezkoen txanda izango da. Talde zuri moreak Oiartzunen aurka jokatuko du etxetik kanpo. Jorge Davilaren mutilek sailkapeneako hirugarrena izango dute arerio, baina azken jardunaldietako bolada onari jarraipena emateko helburuarekin zelairatuko dira.

Futbolarekin jarraituz, Mondrako neskek domeka arratsaldean jokatuko du Segura Aizkorri taldearen aurka, 17:00etan Seguran. Bi taldeak sailkapeneko azken postuetan daude, baina arrasatearrak joan de asteburuko lehen garaipenaren motibazioarekin iritsiko dira norgehiagokara.

Eskupilotari dagokionez, Arrasate Pilota Taldeko pilotariek hainbat partidu jokatuko dute asteburuan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen