Arrasate Musikaleko Bandak Sanjoanetako ohiko emanaldia eskainiko du Monterronen ostiral honetan eguerdiko 13:00etan, Mikel Markiegi zuzendari.
Argazkia: MB Artxiboa.
Arrasate Rugby Taldeak aurten mende erdia betetzen du, eta horren harira, Joserra Vitoria konposatzaile arrasatearrak kantu bat sortu du: ‘Bultza ta bultza’.
Abesti honek emango dio hasiera kontzertuari, eta egitarauak ondorengo piezak iragarri ditu:
- Bultza ta Bultza (J.R. Vitoria)
- Europa Mars (R. Allmend)
- La italiana en Argel (G. Rossinni)
- Flashing Winds (J. Van Der Rossst)
- Ezpata Dantza Amaya (J. Guridi)
- Arrasate Musikal ereserkia (J. Arzamendi)
- Frank Sinatra Medley (Arr. N.Iwaii)