Testua: Isei Barbero / Irudia eta kartela: ART.
Asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko ekipo gehienek atsedenaldia izango dute, baina, domekan, errugbi gosea asetzeko parada izango da Mojategin. Izan ere, errugbi inklusiboko saio bikoitza izango da bertan, 11:30ean hasita. Lehen partiduan Arrasate eta Hernani izango dira aurrez aurre; bigarrenean, 12:30ean hasiko dena, Bultza ligako bi taldek neurtuko dituzte indarrak: Hernani eta Gaztedi.
