Arrasateko Erromintxelak taldeak kontzertua emango du Aterpen

0
1057

Taldearen ibilbideari ekin zioten Iñigo Zubizarreta manouche-gitarra-joleak, Aitor Moreno kontrabaxu-joleak, Jon García del Val gitarra-jole eta abeslariak, eta Zigor Martinez klarinete-joleak.

Kartela: Antolakuntza.

Hiru arrasatear eta bergarar hauek sortu zuten Erromintxelak, eta lagun hauek aurrez ere talde desberdinetan arituak ziren elkarlanean. Hala sortu zen proiektua, eta partaide guztiek irakasle bezala esperientzia dute Euskal Herriko musika-eskola zein kontserbatoriotan.

Taldearekin zuzenean ere jo izan du Jokin Vitoria perkusio-jolea arrasatearrak, besteak beste. Kontzertua Ferixalekuko Aterpe tabernan izango da ostiral honetan (martxoak 25) gaueko 23:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen