ErriGorako otarrak eskatzeko azkenengo eguna martxoaren 12a izango da

0
1168

Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta arroza, pasta eta kontserbak eskatu ahal izango dira, ‘Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura’ kanpainaren baitan.

ErriGoraren udaberriko kanpaina martxan da. Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta arroza, pasta eta kontserbak eskatu ahal izango dira, ‘Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura’ kanpainaren baitan, martxoaren 12ra arte. Eskaerak jasotzeko tokia Ereindajan izango da Arrasaten.Beti bezala, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker,  ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Gogoan izan dena batera eskatu arren, bi txandatan jaso eta ordaindu beharko direla: martxoaren amaieran edo apirilean (aukeratzen duzun banaketa-gunearen arabera) oliba-olioa eta maiatzean arroza, pasta eta kontserbak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen