Argazkia: Abaroa, artxibokoa.
Txangoa apirilaren 28an izango da, osteguna, eta autobusa Arrasatetik abiatuko da. Autobusa Martzilla herrian (Nafarroa) turismo-gidaria jasoko du.
Ondoren, Abaroako bidaiariek taberna batean bokata bat hartuko dute doan, eta ostean Agustinos Recoletos direlakoen komentua bisitatuko dute, eraikin barroko-klasizista, bere baitan balio handiko museoa daukana.
Gero Martzillako gaztelua bisitatuko dute, Villena-ko Markesaren jaiolekua, Real Academia de la Lengua Española delakoaren sortzailea.
Abaroako lagunek Azagra herriko Venecia ostalean bazkalduko dute, eta itzulerako bidaian baliteke Lizarran geldialdia egitea.
Izen-emateak: apirilak 4, astelehena, goizeko 10:30ean.
Tiketak: apirilak 25, astelehena, goizeko 11:00etan.
Prezioa: 35 euro.
Bi autobus.
Plaza batzuk soberan geratuko balira, horiek lortzeko izena eman ahalko lukete Arrasateko beste Jubilatu Etxeek.




