Erretzeari uzteko tailerra antolatu du Arrasateko Osasun -Zentroak

0
693
OSASUNA

Arrasateko osasun-zentroak tabakoa erretzeari uzteko tailerra antolatu du beste behin. Otsailaren 5ean hasiko da eta aurrez aurreko 5 saio izango ditu, 90 minutu ingurukoak.

Testua: Debagoieneko ESI. Argazkia: Vix.

Arrasateko osasun-zentroak tabakoa erretzeari uzteko tailerra antolatu du beste behin. Otsailaren 5ean hasiko da eta aurrez aurreko 5 saio izango ditu, 90 minutu ingurukoak.

Debagoieneko Ospitalean egingo da, 4. solairuko Aranzazu aretoan, 15:00etatik 17:00etara.

Parte hartzeko interesa duen edonork urtarrilaren 31 arte (gaur) du izena emateko epea, Arrasateko osasun-zentrora deituta (943 03 52 50).

Tailer hauek Lehen Mailako Arretako profesionalek diseinatutako eta praktikan jarritako Osasunerako Hezkuntzaren barruko jarduera dira.

Parte-hartze aktiboa eta “taldean lan egiteko” gaitasuna behar da, kideen bizipenak errespetatuz.

Terapeutak: Nerea Arizmendiarrieta eta Bienve Martin ( Arrasateko OZko erizainak)

Aurrez aurreko 5 saioen DATAK Asteko eguna
1. SAIOA: otsailaren 5ean ASTEAZKENA
2. SAIOA: otsailaren 12an ASTEAZKENA
3. SAIOA: otsailaren 19an ASTEAZKENA
4. SAIOA: otsailaren 26an ASTEAZKENA
5. SAIOA: martxoaren 18an ASTEAZKENA

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen