Testua: Juan Ramon Garai, pentsioduna
Betidanik, Erresistentziak lotura zuzena izan du Duintasunarekin, baita 30eko grebak ere.
Greba orokor bat egiteko mila arrazoi daude, eta Estatuan Gobernu berria izateak inolaz ere ezin du izan aitzakia Eskirolak bihurtzeko. Orain arte oso ondo ikusi da beti, Gobernu eta Instituzioek behetik behartuta, kaleko presiogatik ekarri dutela egon diren gehiengo herritarrentzako onurak, eta hemendik aurrera berdin izan behar du.
Garaia da azken urteetan kendu diguten guztia berreskuratzeko. Garaia da lan, pentsio eta bizitza duinak bermatzeko… Baditugu hamaika arrazoi urtarrilaren 30ean kalera ateratzeko. Bestelako eredu sozial eta ekonomiko baten alde, tokiko merkataritzen alde, kontsumo eredu jasangarriaren alde, eskubide sozial eta laboralen errespetuan eta justizia sozialean oinarrituko den ereduaren alde. Izan langile edo langabetu, izan pentsionadun, etxeko langile, dendari nahiz tabernari, indarrak batu eta mobilizatzera goaz… Aberastasuna gero eta esku gutxiagotan dagoela ikusten dugulako.
Iraultzaile baten bertuterik ederrena edonork edonon jasandako edozein zapalkuntza bere sentitzea delako, ez baduzu greba egin nahi zure eskubidea da, baina ezkerrekoa baldin bazara, sekula ezin zara izan eskirola, eta hori ari zara bihurtzen, Grebaren aurka publikoki agertzen zarenean, eskumaren alde joko zikina egiten.
Zailtasunak zailtasun, oztopoak oztopo, gai izan behar dugu gure aurrekoek borrokarekin lortutakoak berriz berreskuratzeko. Emantzipazioaren alde borroka dezagun.