Beheko lehen hiru argazkiak: Ernai.
‘Ez gaituzue geldituko’ ekimenaren harira, Debagoieneko zenbait militantek isunak jasan zituzten, eta horren aurka, atzo ekitaldiak egin ziren Arrasaten.

Gauean esaterako ekitaldi politikoa izan zen, errepresioaren aurka, ‘Gazte borrokak merezi du!’ goiburuarekin.

Ondoren, bi taldek kontzertua eman zuten: Aretxabaletako Eten eta Oñatiko Lehen lerroa. Sarreran lortutako dirua militanteek jasotako isunak bideratuko da.
