Errepresaliatuen omenez, lore eskaintza eta ‘Emakumeon Memoria’ren aurkezpena egin dira

2
1864

Omenaldia egin zaie monolitoetan estatu kolpeak eta Frankismoaren errepresaliatu guztiei. Ondoren, komiki liburu berria aurkeztu dute Kulturaten.

Isilune bat egin da ekitaldia baino lehen, eta ondoren Intxorta 1937k gidaturik, lore eskaintza egin zaie estatu kolpe faxistaren eta frankismoaren biktima guztiei.

Intxorta 1937 elkarteak antolaturik, ekitaldian izan dira errepresaliatutako hainbat pertsonen senideak eta EAJ-PNV, EH Bildu eta PSEko udal-taldeak.

Lore-eskaintzaren ostean, parte-hartzaileak Kulturatera bertaratu dira eta ‘Emakumeon Memoria’ komikia aurkeztu da.

“Komiki bat da, irakurterraza da, gazteengana hurbiltzeko erreminta bat da, eta emakumeen rola erakusten du”.

Komikiaren egileak, Aiert Zubigarai Bizkai elorriarrak, azaldu du “ekimen hau orain dela bi urte abiatu zela, eta osatzeke dagoela”.

Liburuak “jasotzen du emakumeek garai hartan bizi izandakoak, era dibilgatibo batean, bai gazteentzat baita ez hain gazteentzat ere”.

Zehazki “Intxortako frontetik Artxandara bitartean faxistek hartutako herrietan (Elgeta, Elorrio, Durango,…)” zentratzen da, eta “herri bakoitzean emakume bat protagonista da”.

“Komikia fikzio bat da baina benetan jazotako bizipenetan du oinarria, talde memorialistek eginak dituzten elkarrizketetan du oinarria, besteak beste”.

Gainera “komikilari batzuen laguntza izan dugu (Julen Rivas eta Unai Iturriaga tartean)” eta ekimenak helburu du “2022ko Durangoko Azokarako komikia osoturik aurkeztea”.

Egitasmo hau diruz lagundu izan dute batez ere Aldundiak eta Eibarko Udalak, “nahiz eta azken honek diru laguntza erretiratu duen”.

Intxorta 1937 elkartearen helburu ekonomikoa da, liburua egiteko gastatutako dirua liburuaren salmenten bitartez “berreskuratzea, behintzat parra geratzea”. Hala, astelehenetik aurrera erosgai izango da:

  • Arrasateko Elkarren (Erdiko Kalean)
  • Intxortaren emailean: intxorta1937@gmail.com
  • Intxortaren telefonoetan: 678 24 20 31 eta 699 669 205


Intxorta 1937k jakitera eman du “Gipuzkoako Foru Aldundiak proposamen bat egin digula, eta Gipuzkoako gerrako umeen inguruan ikertuko dugu, proiektu potoloa da”.

Errepresaliatu batek aurkezpenean gogora ekarri du “gaur bezalako egun batean, duela 84 urte, Francoren tropak Arrasatera sartu ziren arratsaldeko 15:00etan Kurtzetxikitik behera, Arrasateren ‘liberazioa’ egiteko. Ondorioz, arrasatear ugarik herritik alde egin behar izan zuten”.

2 IRUZKIN

  1. Jauezten ari denarekin Andere honek ez al du beste eginkizunik egiteko? Zenbat positibo daude aste honetan Arrasaten. ?
    Era langabetuen tasa? Auzoen egoera negargarria? Zaborrez beteriko kaleak? Alrato playas? Herri honek ez du behar emakume florero bat, herria era herritarren beharrak betetzen duen gestore bat baizik. María zure aurpegiak era lotxafalta mundial da.

  2. María ubarretxena Cid andrea ez al duzu eser esateko? Orduan duintasuna eduki eta utzi zure poltsikoak betetzeari arrasatearren poltxikotik eta utzi kargua mesedez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen