Errementari Dantza eta Nagusien Danborrada udaleko balkoitik ikusteko 327 herritarrek eman dute izena

0
337

108 pertsonak eman dute izena 80 urtetik gorakoen omenaldian eta 1025ek, berriz, ‘Zeuk eiñ, zeuk jan’ bazkarian.

Testua: Arrasateko Udala.

San Juan jaiak iritsi dira. Urtero legez, jaietako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko zozketa egin du Udalak.

Jada Haurren danborrada pasa den larunbatean ospatuta, Errementari Dantza eta Nagusien Danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango da ekainaren 23an. Errementari Dantza ikusteko 231 pertsonek eman dute izena eta Nagusien Danborrada ikusteko, berriz, 96k. Honela banatuko dira plazak:

  • Errementari Dantza ikusteko 8 toki bikoitza (16 lagun)
  • Nagusien Danborrada ikusteko 8 toki bikoitza (16 lagun)

Izena eman duten guztien artean zozketa egin da, eta zuzenean eta modu pertsonalean jakinarazi zaie emaitza parte-hartzaile guztiei.

Gainera, 108 pertsonak eman dute izena 80 urtetik gorakoen omenaldian eta 1025ek, berriz, ‘Zeuk eiñ, zeuk jan’ bazkarian. Arrasateko Udalak herritar guztiei opa die San Juan jaia zoriontsuak igarotzea, errespetuan eta berdintasunean oinarrituak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen