Errekan zauritutako pertsona bat erreskatatu dute

0
4442

Goizeko 11:30ak aldera gizon gazte bat zaurituta aurkitu dute zubipe batean, errekan, Alecop eta Kataide artean. Ertzaintza, Udaltzaingoa, anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira. Suhiltzaileek azaldu digutenez “errekatik atera dugu eta pertsona zaurituta zegoen”. Anbulantzia batek bertatik eguerdiko 12:10ak aldera Ospitalera eraman du. Lekukoek azaldu dutenez, pertsonak “bere burua zubitik bota du”. Horren harira, Osasun-zerbitzuek ondoko aholkuak ematen dituzte:

“Suizidioaren inguruko ideiak badituzu, edo gai honek kezkatzen bazaitu, garrantzitsua da osasuneko profesional bati laguntza eskatzea, lehen arretako medikuari adibidez”.

“Arreta sanitarioa jaso dezakezu eguneko 24 orduetan eta egunero 112 telefonoan. Egokiagoa baderitzozu, aurrez senide edo lagun batekin hitz egin”.

“Ezagutzen duzun pertsona bati suizidatzeko asmoa igartzen badiozu, gomendagarria da berarekin gai horretaz zintzotasunez hitz egitea, berarekiko interesa agertzea, bera babestea eta laguntza profesionala bilatzea”.

“Arriskua berehalakoa dela uste baduzu, larrialdi sanitarioko arreta-zerbitzu bati deitu (112 telefonoa) eta pertsonarekin egon, profesional batek aztertzen duen arte. Beragandik urrundu bere burua kalte lezakeen objektua”. Era berean, ondorengo telefonoak eskura daude:

  • Esperantzaren telefonoa: 717 003 717
  • Larrialdi-zerbitzuen telefonoa: 112

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen