Antolakuntzatik euren poza agertu dute “azkenik 2023 urtean Kabalkada pandemia aurretik bezala egin ahalko dugulako”.
Goiko argazkia: MB artxiboa / Beheko irudiak: Antolakuntza.
Horrenbestez, 2023an ibilbidea aurrera eramango da, eta ondoren Jesusen giza irudia adoratuko dute. Horren ostean, errege magoek pertsonalki haurrei harrera egingo diete.

Orduan neskatila-mutikoek euren gutuna eman ahalko diete, eta litxarreria batzuk jaso ahalko dituzte, Herriko plazan izango diren denbora guztian.
Ordutegia ondorengoa izango da: kabalgata 19.00etan abiatuko da Mitarte kaletik (Iturbide Egoitzatik hurbil) eta 19.45ean Herriko plazara iritsiko da. Errege magoek 20.30ean agur egingo dute.

Era berean, antolatzaileek herritarrei dei egiten diete kabalgatan parte har dezaten, adibidez bertako abesbatzan kantatuz. Talde abeslari honek entseguak egingo ditu ere gaur (abenduaren 30ean), urtarrilaren 2an, 3an eta 4an abadetxeko lokaletan 17.30etik 18.30era.
Kabalgatan beste era batera parte hartu nahi baduzu, ordutegi horretan bertara zaitez abadetxeko lokaletara. Beste bi era ere badira: whats app bat bidaliz 611 48 57 38 zenbakira edo email bat arrasatekabalgata@gmail.com helbidera.
