Argazkia: MB artxiboa. Beheko irudia: Antolakuntza.
Pandemiaren ondorioz kabalkada bi urtez ospatu ezinik egon ondoren, gaur, osteguna, Errege Magoek Arrasateko kaleak zeharkatuko dituzte berriro, eta ondoren Jesusen giza irudia adoratuko dute. Horren ostean, Errege Magoek pertsonalki haurrei harrera egingo diete. Orduan neskatila-mutikoek euren gutuna eman ahalko diete, eta litxarreria batzuk jaso ahalko dituzte, Herriko plazan izango diren denbora guztian.
Ordutegia ondorengoa izango da: kabalkada 19.00etan abiatuko da Mitarte kaletik (Iturbide Egoitzatik hurbil) eta 19.45ean Herriko plazara iritsiko da. Errege magoek 20.30ean agur egingo dute.
