Errege magoek karpan eskainiko diete arreta umeei, segurtasun neurriekin

4
729

Antolakuntzatik azaldu dutenez, “COVID egoera dela, Udalak kolektibo guztien esku jarri du” Biteriko karpa. Karpa hau “eszenatokian izan ezik, erabat zabalik egongo da”.

Goiko argazkia: MB artxiboa / Beheko irudia: Antolakuntza.

Errege magoen ekitaldiko antolakuntzatik iragarri dute “aurten, COVID egoera dela, Udalak kolektibo guztien esku jarri” duela Biteriko karpa.

Horrela, “erregeak karpan egongo dira (propio prestaturiko eszenatoki batean) urtarrilaren 5ean 18:00etatik 20:00etara, hurbilduko zaizkien haurrei arreta eskainiz”.

Antolakuntzak, goiko irudiak erakusten duen bezala, iragarri du “asmoa dela ilara bat antolatzea (zinemetan bezala) bertaratu nahiko duten haurrekin eta familiekin, segurtasun neurri guztiak betez: gela, distantzia, maskara, etab. erregeen aurretik igaroz, erregeek euren gutunak jasoko dizkiete eta haur bakoitzari gozoki pakete bat emango diote”.

Biteriko karpa “eszenatokia izan ordez, erabat zabalik egongo da, hesiekin mugatuta”. Era berean Antolakuntzatik “gurasoei eskatuko zaie eszenatokira ez igotzeko. Eszenatokiaren sarreran utziko dituzte eta irteeran jasoko dituzte. Haurrek ondoan paje bat lagun izango dute erregeen aurrealdean egotean eta eszenatokitik irteten diren arte”.

4 IRUZKIN

    • Falta zana ze eskubide daukie Errege Magu gaizto honeik gure umiei ilusiño apur bat ekartzia urte latz honetan. Seguru Covida pegauko dotziela begirada batekin.

    • Atzo egindako manifan egon zinen fijo. Oraindik potroak badituzu falta zana esateko. Umeak gutxien kutsatzen dutenak dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen