Datorren igandean, urtarrilak 5, urtero bezala, Errege Kabalgata 19:00etan hasiko da Arrasate Pasealekutik. Ordubete baino gutxiago iraungo du, eta 20:00etan errege-erreginak plazan izango dira, gutunak eman nahi dizkieten haurrei harrera egingo diete 20: 30ak arte.
Aurten, hainbat urtez joan gabe egon ondoren, errege-erreginak Iturbide Egoitzan izango dira 17:00etan, bertan dauden aitona-amonei opariak emateko.
Oraindik kabalgatarako jendea falta da figurante bezala lan egiteko. Izan ere, gaur, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, larunbata, 17: 30etik 18:30era, apaizetxean izango dira parte hartu nahi duen orori harrera egiteko.





