Gaur goizean arrasatear ugarik erre usaina atzeman edo/eta ke ugari ikusi dute, batez ere, Ospitale inguruan. Horien jatorria Kurtzetxikiko maldetan dago, bertan egiten dabiltzan baso-lanetan. Izan ere, zenbait langilek bertan adar ugari mozten eta erretzen dihardute. Suhiltzaileek baieztatu digute ez dela suterik izan.