‘eRRe. Aldarri bat bertsoz’ emanaldia izango da ostiralean Gaztetxean

0
209

Emakume Txokoak antolatuta, sinopsiak ondokoa adierazten du: “Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi, bate bestearen definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera”.

Bideoa: Lanku Kultur Zerbitzuak / Kartela: AGAKO.

“Jendartea oro har dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da. Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputzak, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko”.

“Hortik abiatuta, aipatutako dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz”.

“Pospoloak: Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Peritz, Leire Vargas”.

“Zuzendaritza eta aholkularitza: Edurne Azkarate, Eider Perez, Miren Amuriza”.

Emanaldia gaueko 21:30ean hasiko da Gaztetxean bertan eta sarrera doakoa izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen