‘eRRe. Aldarri bat bertsoz’ emanaldia izan da Gaztetxean

0
352

Emakume Txokoak antolatuta, ‘eRRe. Aldarri bat bertsoz’ Haizea eta Oihana Aranak, Leire Vargasek eta Aner Peritz ‘Euzkitze’-k sortutako bertso emanaldia izan da Gaztetxean. Hala ere, bertsolaritzatik haratagoko proiektua da, beste arte disziplina batzuk ere jorratu dituzte eszenatoki gainean.

Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi, bate bestearen definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera.

Jendartea oro har dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da. Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputzak, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko.

Hortik abiatuta, aipatutako dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz. Hau dena, Edurne Azkarate, Eider Perez eta Miren Amurizaren zuzendaritzapean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen