Errastiko Eskolak, naturarekin harremanean, Landaola saria jaso du

0
1019

Izan ere, Bedoñako ekimenarekin ikasleek “naturarekin harreman zuzenean, iraunkortasuna eta biodibertsitatea lantzen dituzte modu praktikoan eta ludikoan”. Naiara eta Xabik pozik jaso dute saria Zumarragan ospaturiko ekitaldian.

Argazkiak: Zumarragako Udala.

Landaolak (Gipuzkoako Landa Garapeneko Elkarteen Federazioak) urtero saritu egiten ditu lurraldeko landa-garapeneko proiektu eta eragile nabarmenenak. 

Zortzigarren edizio honen sari banaketa Zumarragako Azokan ospatu da gaur goizean, hain zuzen, herria landa-garapenaren epizentroa bihurtuz; zenbait sari banatu dira bertan.

Arrasateko Bedoña auzoko Naiara Uriarte eta Xabi Abasoloren Errastiko Eskolak, esaterako, ‘Erakunde Pribatuentzako saria’ jaso du.

Ekimen hau “hezkuntza proiektua da, lehen sektorea eta landa-ingurunea ezagutzea eta sustatzea helburu dituena”.

Landaolak baloratu du “ikasleek, naturarekin harreman zuzenean, iraunkortasuna eta biodibertsitatea lantzen dituztela modu praktikoan eta ludikoan”.

Bertako “jarduera nagusietako bat Errastiren okindegia da. Bertan, ogi eta gozoki ekologikoak eskuz egiten dira egur-labean”.

Ekitaldi berean Josebe Lizeagak Landa-Eremuko Emakumeen saria jaso du, Legazpiko Udalak Erakunde Publikoen saria, eta Manuel Odria Ibargurenek Ibilbide Oso Baten saria.

Zorionak Naiara, Xabi, Errastiko Eskola eta guztiei!

landaola.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen